2022ko Umore Azokak badu kartel irabazlea

Maximiliano Cosatti nafarrak irabazi du aurten, hirugarrenez, Umore Azoka Leioak kaleratu duen kartel lehiaketa. Irudia estatuko hainbat tokitako 40 proposamenen artean aukeratu da, eta horietako asko kalitate artistiko handikoak.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga Konpainia; Jokin Nieto, diseinu enpresa, eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

Proposamen irabazlea “Umore Azokaren esentzia eta bertan parte hartzen duten diziplina guztiak irudikatzen dituen irudiaren gaitasun sinbolikoa” aukeratu du epaimahaiak.

Irudi hau, beraz, Umore Azokaren 22. edizioak iragarriko diguna izango da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude