5.000 pentsionista Gasteizen haien aldarrikapenak Eusko Legebiltzarreraino eramateko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako 5.000 mila pentsionistak Gasteizko kaleak hartu dituzte gaur goizean I Pentsio publikoen defentsan borrokan jarraituko dutela adierazi eta urtarrilaren 30eko Greba Orokorrera batzeko deia egin dute

Bizkaia eta Gipuzkoako pentsionistek Arabakoekin egin dute bat gaur Gasteizko kaleetatik egin duten manifestazio jendetsuan. Bi zutabe abiatu dira goizeko 10:00etan, Europa Jauregitik bata eta Iparraldetik bestea. Bi zutabeek Katedral Berrian egin dute bat eta erdiguneko kaleak zeharkatu ostean Katedral Berrira jo dute berriz mobilizazioari amaiera emateko. Antolatzaileen arabera 5.000 pentsionista batu dira manifestaziora.

Bi zutabeek Gazteizko kaleetan aurrera egiten zuten bitartean pentsionisten delegazio bat Eusko Legebiltzarrera hurbildu da. Eskura entregatu dituzte bertan gaurko mobilizazioaren aldarrikapenak: pentsio publikoen defentsa eta 1.080 euroko pentsio minimoa bermatzea. Horretarako eskatu diete talde parlamentarioei haien aldarrikapenen aldeko adierazpen instituzionala bultza dezatela eta Gorte Orokorretan beraien eskakizunak bilduko dituen ekimen legegilea susta dezatela. Pentsiodunen Mugimenduaren bozeramaileek eskatu diete Legebiltzarreko taldeei urtarrilaren hasieratik haiekin biltzeko aipatu ekimen legegilea elkarrekin prestatzeko.

Amaiera ekitaldian borrokan jarraituko dutela adierazi eta urtarrilaren 30erako Eskubide Sozialen kartak deitu duen greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.