Abuztuaren 24, 26, 27 eta 28an, San Bartolomeko Jaiak

San Bartolome auzoko jaiak aurten lau egunetan izango dira, abuztuaren 24, 26, 27 eta 28an I Gainera, antolatzaileek programan berrikuntzak iragarri dituzte

Aurten, San Bartolomeko bizilagunek 2019ko azken festetan baino egun bat gehiago pasatuko dute. Baina ez da berrikuntza bakarra izango, jaietako batzordearen antolatzaileak auto klasikoen kontzentrazioa prestatzen ari baitira abuztuaren 28rako. Egun horretan “zerbait berezia” egin nahi dutela iragarri dute, baina oraindik ez dute azaldu zertan datzan.

Gainera, beste jarduera batzuk prestatu dituzte abuztuaren 24tik 28ra gozatzeko: haurrentzako puzgarriak, tortilla lehiaketa, mozorro festa, euskal produktuen azoka, marmitako-lehiaketa edo asto probak, besteak beste. Borroka, Nonantz eta Urrats taldeek jarriko dute musika jaietan. Gainera, Game Off elektrokharanga eta DJ batzuk gauak luzatzen arituko dira.

San Bartoloméko Jaiak I Abuztuaren 24, 26, 27 eta 28ann

Egitaraua

Abuztuak 24, asteazkena

11:30  Txupinaren jaurtitzea eta jaien hasiera

12:00  Meza eta ohorezko aurresku

12:45  Nagusientzako otordua.

13:00  Igel-toka txapelketa

18:30  Asto-probak

18:30  Puzgarriak

19:30  XV. Tortilla Txapelketaren izen-ematea

21:00  Tortillen aurkezpena eta sari-banaketa

22:30  Kontzertua: Lisker. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Txapel

Abuztuak 26, ostirala

11:00  Perkusio-tailerra

11:30  Aisia eta abentura kirolak.

11:30  Margo-txapelketa.

14:30  Margo-txapelketaren sari-banaketa.

19:00  Plaza-poteo mozorrotua.

19:00  Elektrotxaranga: Game Off.

21:00  Sardina-jan herrikoia

23:00  Kontzertua: Nonbait. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Gallo.

Abuztuak 27, larunbata

Goizean zehar Zuzterrak taldea.

10:30  Euskal produktuen azoka.

11:30  Talo-tailerra.

13:00  Kantu-txosneo herrikoia.

15:00  Herri-bazkaria, Trikitxox sagardotegi mugikorragaz.

19:30  Euskal dantzak, Simon de Otxandategi Taldeak eskainita.

23:00  Kontzertua: Urrats. Ondoren, 04:00ak arte, DJ Maurizia.

Abuztuak 28, domingo

Goizean zehar  Kotxe klasikoen kontzentrazioa

Goizean zehar  Etxebarria Aita & Semea trikitilarien doinuak

11:00  LV. Marmitako Txapelketa

11:00  Marmitako masterklass

13:30  Apar-jaia

13:30  Lapikoen aurkezpena

18:00  Marmitako-lehiaketako sari-banaketa.

18:00  Puzgarriak, plazan.

18:30  Asto-probak.

20:30  Jaiei agur esateko txokolatada.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude