Bozeramaileen Batzordea I Leioako Udala
Berangoko Alconza Irizar Group enpresak planteatutako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurrean, zeinaren bidez egungo plantilla ehuneko berrogei murriztea planteatzen baita, Leioako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional hau argitaratu du:
Alconza enpresak ibilbide luzea du Berangoko udalerrian ezarri zenetik. Gainera, Berangon eta inguruko udalerrietan enplegurako pisu espezifiko handia duen enpresa izan da eta da, etra, beraz, planteatutako enplegu-erregulazioko espedienteak eragin oso negatiboa izango luke gure eskualdean, bai lan arloan, bai gizarte-mailan.
Horregatik guztiagatik, Berangoko Alconza Irizar Group enpresako zuzendaritzak planteatutako Enplegu Erregulazioko Espedientearen aurrean, Udal honetako Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazten du:
- Alconza Irizar Groupeko langileekiko gure erabateko elkartasuna adierazten dugu.
- Udalbatza kezkatuta dago lanpostuak suntsitzen eta galtzen direlako eta gure udalerrian lan- eta gizarte-mailan eragina izan dezakeelako. Horrela, langileen aldarrikapenak babesten ditugu eta gure laguntza izango dute beren lanpostuak defendatzen.
- Alconza Irizar Groupeko zuzendaritzarti eskatzen diogu diagnostiko sakon bat egin dezala, langileentzako ondorioak minimizatzeko.
- Lanpostuen galera azken baliabidea izatea negoziazio-prozesuaren barruan.