Antzerki bakarrizketa, umorearen eta ironiaren bidez genero indarkeriari buruzko kontakizun autobiografikoa

Pamela Palenciano ezaguna egin da indar feministen artean. Izan ere, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta egin duen antzerki bakarrizketa arrakasta lortu du Estatuan eta munduko beste hainbat herrialdeetan. Leioan izango dugu Palencianoren lana entzuteko aukera, azaroaren 5ean, ostegunez, 19:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean.

‘No solo duelen los golpes’ izeneko lanean Palencianok maitasun erromantikoaren, jeloskortasunaren, kontrolaren eta jabetzaren, indarkeria psikologiko, sexual eta fisikoaren edo tratu txarrak ematen dituen pertsona batekin bizitzearen ondoriozko oldarkortasunaren mitoa jorratzen du bere esperientziatik bertatik.

Ekitaldi hau, Berdintasun sailak antolatu du Azaroaren 25eko programazioaren barruan, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude