Apirilak 23, igandea, EHUko Arboretuma ezagutzeko azken ibilbide osasungarria

Udalak antolatutako “ibilaldi osasungarrien” azken ibilbidea apirilak 23, igandea, izango da.

Goizeko 10:30etik aurrera izango da. Elkargunea Sakoneta kiroldegian egongo da. Sakonetako haritza bisitatuko dute lehenik eta behin, handik Udaletxeko haritzerantz abiatzeko. Ondoren, Sarrienako arteraino eta horoskopoaren parkeraino jarraituko du ibilbideak.

11:15ean, UPV/EHUren elkargunera iristea espero da, Arte Ederren Fakultatearen ondoko sarreran. Bertaratutakoak Arboretumera joango dira.

Arboretumaren ibilbidean UPV/EHUko Ohorezko Doktoreen  pasealekua, bertako flora eta baso mistoa, Euskararen kiribila eta Bizitzaren Basoa, Lertutxeko urtegia eta hango nenufarrak, helioszitometroa eta Bizkaiko pasealeku geologikoa eta Anfiteatroa eta banbu basoa bisitatuko dira.

Herbarioa ere egiteko asmoa dago.


+ Info

UPV/EHUko Arboretuma  Aurkezpena bideoan (erderaz)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude