Astearte honetan hasiko da udalekuetan izena emateko epea

Bihartik aurrera, maiatzaren 2a, eta hilaren 19ra arte, zabalik dago seme-alabak Udalak antolatzen dituen udalekuetan inskribatzeko epea, familiek beren lana eta seme-alaben zaintza uztartu ahal izateko.

Horretarako, udalak Udalekuen eskaintza antolatzen du herriko haur eta gazteentzat, 3 urtetik 17ra. Aurten, gainera, udaleku bakoitzean izena emateko datak bateratu dira, gurasoei izapideak errazteko,maiatzaren 2tik 19ra bitartean.

Eskaerak Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, Udaletxeko eta Gaztelubideko Herritarrentzako Laguntza Zerbitzuaren bulegoetan edo udako udalekua antolatzeko ardura duen udal departamentu bakoitzean tramitatzen ahalko dira.

Zehazki, udalak Udatxiki antolatzen du, 2017 eta 2020 artean jaiotako haurrentzat; Uda, 2010 eta 2016 artean jaio direnentzat eta, azkenik, Gazte Uda, 2006 eta 2009 artean jaiotako gazteentzat.


Info +

Udalekuak  Udalekuak Leioa

Udatxiki  Udaletxean Egoitza Elektronikoa I Hezkuntza Saila  Telefonoa 94.607.25.76 I eposta   udalhezkuntza@leioa.eus
Uda Udaletxean Egoitza Elektronikoa  Sakoneta Kiroldegia  Telefonoa  94.400.8059  eposta  uki.atezaintza@leioa.eus
Gazte Uda  Udaletxean Egoitza Elektronikoa  Aterpe Leioa Gaztegunea  Telefonoa  94.405.58.50  eposta  gazte@leioa.eus

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude