Behargintza Leioak formakuntza eskaintza berria aurkeztu du

Behargintza Leioak bere formakuntza eskaintza gaurkotu du, udalerriko pertsona langabetuen lan-merkaturako sarbide aukerak hobetzera zuzendua dagoena. Aurtengo formakuntza eskaintzak “gure ingurunean aurkitu ditugun beharrei erantzuten die eta Behargintza erabiltzen duten pertsonek egin dizkiguten eskaerei”, azaldu dutenez.

2018rako enplegu bila dabiltzan pertsonen eskura jartzen duten formakuntza eskaintza urtarriletik ekainera luzatuko da eta izaera desberdineko 11 formakuntza ekintza dira:

Enplegurako formakuntza ikastaroak: 2 tailer dira, oso ikuspuntu praktiko eta partizipatiboarekin, non Lanbideren webgunea xehetasun handiagoz ezagutzeko aukera izango duten, norberaren hautagaitza bidaltzeko enpresa-zerrenda bat prestatuko dute eta enplegu bila egiten duten lana ebaluatzeko tresna bat diseinatuko dute.

Formakuntza bi ikastaro negozio ideia bat hasteko interesa duten pertsonentzat. Behargintzatik eskeinitako zerbitzuen bidez, aholkularitza eskaintzen da aldez aurretik azterketa bat egiteko eta enpresa abian jartzeko, hala nola berariazko formakunza beren enpresa-proiektua aurrera ateratzeko interesaturik dauden pertsonentzat.

Gainera, tailer hauez gain, enpresako lan-profilei lotutako ezagutza zehatzak hartzeko edo ziurtatzeko ikastaroak ere diseinatu ditu herriko Behargintza zentroak. Ildo honetan, bi bloke handi dituzte, pertsona parte-hartzaileen sarrera eta irteera profilaren arabera.

Zerbitzuen arloan 200 orduko formakuntza eskaintzen dute supermerkatu eta azalera handietan, praktikak barne; beste bat, Eskarien Prestakuntza (50 ordu), Garbiketa Teknikak eta Prozedurak (50 ordu), Garbiketa Industrialeko Makineria (50 ordu), 3D Inpresoren mantentze-lanak, muntaia eta konponketa eta, azkenik, Marketin eta Comunity Manager 120 orduko ikastaro bat, praktikak ere dituena.

Eraikuntza arloan Dumper gidatu eta erabiltzeko ikastaro bat eskaintzen du Behargintza Leioak. Aurreko enpleguetan tresna hau jadanik erabili duten pertsonei beren ezagutzak ziurtatzea errazteko eta lan-segurtasuneko araudia betetzea errazteko diseinatutako formakuntza, haien enplegarritasuna hobetzen saiatuz.

Ekintza hauek guztiek, hartutako formakuntza balioan jartzea ez ezik, pertsona langabetua lan-mundura hurbiltzeko aukera ere errazten dute, bere curriculuma eta harreman-profesionalen sarea hobetuz.

Interesa dutenek izena aurretik eman beharko dute Behargintza Leioako bulegoan, Mendibil kaleko 3.zenbakian (8:30etik 14:30era) edo izen-emate formularioan.


Info +

Behargintza Leioa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude