Berdintasuna?

Jokin Ugarte I EH Bildu Leioaren zinegotzia

Ekainetik aurrera, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko eta jarduerak egiteko araudia berrikusi dugu.

Ez da berria araudiak EHBildu-ren ekarpenak soilik jaso izana. Ez da lehenengo aldia gainerako talde politikoek ekarpenik egiten ez dutela.

Baina hori ez da okerrena. Funtzioen utzikeria hori larria bada ere, lehenik eta behin gobernu-taldeak, proposatzaile gisa, zuzentzeko asmorik ez agertzea, eta bigarrenik, oposizioko beste indarrek, Elkarrekin Leioak eta PPk, beren babes akritikoa erakustea are larriagoa iruditzen zaigu.

Baina, zein dadesadostasun puntua? Bada Ordenantza idatzi dutenek toplesa kanpo aldeko igerilekuan debekatzea ezarri nahi izatea.

Azaroaren 25ean eta martxoaren 8an pankartaren atzean jarri eta maskara morearekin janztea ez da nahikoa. Genero-ikuspegia politika guztietan eta une guztietan txertatu behar da.

Azkenean, gobernu-taldeak berdintasunaren alde proposatutako aldaketa onartzea lortu dugu; izan ere, araudiak, EH Bilduren proposamenez, toplessa esparru osoan erabiltzea aurreikusten du, lehen ez baitzuen bainatzeko unean uzten, gizona ez bazen, orduan bai baitzegoen baimenduta.

Espero dugu, eta hala eskatu dugu Udalbatzan, udal erregelamendu, ordenantza eta dokumentuetan, behin betikoak izan baino lehen, Berdintasun Sailak berrikustea, berdintasuna bermatuta dagoela ziurtatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.