Beste Emakume bat eraila Murtxanten

Euskal Herriko  Emakumeen Mundu Martxa

Gaur Murtxanten beste emakume bat eraila izan da eraso matxista baten ondorioz. Antza erasotzailea eraila izan den emakumearen ahizparen bikotekide ohia izan da. Erasotzaileak kotxean bere semeekin batera zegoen emakumea errepidetik atera du istripua eraginez eta ondoren haren semeen aurrean emakumea eraila izan da.

Eraso berri hau bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ondorio zuzena da, non indarkeria matxista eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak mantentzeko erabiltzen duen baliabidea den.

Nazkatuta gaude erasotuak eta erailak izateaz! Indarkeria matxistari aurre egiteko lehen mailako arazo politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu.

Emakumeen Mundu Martxatik gogor salatu nahi dugu erailketa sexista hau.

Emakumeon aurkako indarkeriaren adierazpen bortitz honen aurrean antolatuko diren konzentrazioetan biltzeko dei egiten dugu.

Horrekin batera autodefentsa feministarako deia egiten dugu, gure bizitzak direlako jokoan daudenak. Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin, borrokan denak aske izan arte!!

Erasorik ez erantzunik gabe! Ekin autodefentsa feministari!

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.