Bihar irekiko dira Torresoloko kanpoko igerilekuak

Bihar, ekainak 15, Torresoloko kanpoko igerilekuak pandemia aurreko baldintza berberetan irekiko dira. Beraz, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik erreserba egitea instalaziora joateko. Nolanahi ere, IDM Leioak aldez aurreko hitzordu-sistema ezartzeko aukera izango du, beharrezkoa izanez gero.

Igerilekuen ordutegia irailaren 15era arte 10:00etatik 21:00etara izango da, eta instalazioak 22: 30era arte egongo dira zabalik.

Gogoratu behar da Leioako kirol-instalazioetako bazkideak aparteko ordainketarik egin gabe sar daitezkeela; bazkideak ez direnek, berriz, eguneko abonua edo udako denboraldiko abonua atera ahal izango dute.


Info +

Telefono bidezkoa  94 600 44 75 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.