Dominiken proiektuaren inguruko mahai-ingurua antolatu dute

San Bartolome Auzo Elkarteak, Artatzagane Auzo Elkarteak eta Auzotarrok Kutur Elkarteak mahai-ingurua antolatu dute Kurkudi mendian kokatuta dagoen Dominiken komentuan aurrera eraman nahi den Kirol Klub pribatuaren inguruan.

Mahai-ingurua datorren asteko ostiralean, azaroaren 22an, burutuko da, San Bartolomeko Kultur Aretoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

“S.O.S. Kurkudi” lelopean Dominiken Komentuan dagoen proeiktuaren inguruan parte hartzeko, iritzia emateko eta erabakitzeko dei egiten diete inguruko auzotarrei mahai-inguruaren antolatzaileek.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude