@berrogeialdia_leioan izeneko Instagram kanala zabaldu da kultur emanaldiak, hitzaldiak, kirol saioak eta beste hortik zabaltzeko konfinamendua irauten duen bitartean.
Egitaraua atzo hasi zen, Amaia Santotomasen “Osasun aholkuak” izenburuko hitzaldiarekin goizean, herriko bertsolariek (Beñat, Peru eta Inazio Vidal anaiak eta Arrate Illaro) eskeinitako aldi bereko bertso saioarekin arratsaldean eta Leire Zorraquin neska gaztearen kontzertu akustikoarekin gau partean.
Prestatu duten agitaraua datorren igandera arte luzatuko da, salbuespen batekin: ez da ezer eskainiko apirilaren 21 eta 22an, alor kulturaleko zenbait eragilek deitutako greba kultural digitalarekin bat eginik.
Hala ere, ekimena edozein herriko pertsonari edo talderi zabalik dago, eta proposamenak bidali daitezke @berrogeialdia_leioan Instagrameko orrialdearen bitartez edots zabalduleihoa@mail.com helbide elektronikora.
Gaurko eta hurrengo egunetako saioak, eguerdiko 12:00etan, arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 21:00etan honako hauek izango dira:
Apirilak 19, igandea
- 12:00etan Zumba-saioa (Lierni Quesada)
- 18:00etan Berbaldia: “Bizitza osasungarria? Mitoak eta zalantzak” (Iñigo Diez)
- 21:00etan Kontzertua (Pello Melendez)
Apirilak 20, astelehena
- 12:00etan Abesti baten analisi musikala (Ane Rodriguez)
- 18:00etan Bertso-ikastaroa (Xabi Sainz de la Maza)
- 21:00etan Berbaldia: “Konfinamendua eta osasun mentala” (Oier Pastor)
Apirilak 23, asteartea
- 12:00etan Yoga- eta pilates-ikastaroa (Lierni Quesada)
- 18:00etan Feminiztegia (Sutea Gazte Talde Feminista)
- 21:00etan Elkarrizketa: Yaser Hamed
Apirilak 24, ostirala
- 12:00etan Berbaldia: “Erreklamazioak COVID-19 garaian” (Jon Ortiz)
- 18:00etan Eskupilotako tako-tailerra (Eneko Uribe)
- 21:00etan Errezeta: Berenjena beteak (Sukaldari gazteak)
Apirilak 25, larunbata
- 12:00etan Gitarra-ikastaroa (Asier Izquierdo)
- 18:00etan Kontzertu akustikoa (Nerea Erice)
- 21:00etan Pizza prestatzen (Pitxote Salbaje)
Apirilak 26, igandea
- 12:00etan Luzaketa-saioa (Alazne Campo)
- 18:00etan Berbaldia: “Zain dezagun Kurkudi mendia” (SOS Kurkudi)
- 21:00etan Monty Hall-en problema (Ander Elkoroaristizabal)