Ekainak 28, Sexu-askapenaren nazioarteko harrotasun eguna

Udal Adierazpena

Aurreko urteetan egin bezala, aurten ere aldarrikatu nahi dugu euskal gizarteak afektibotasunari, sexuari eta generoari dagokionez aniztasunean bizitzeko daukan eskubidea. 53 urte dira New Yorken Stonewall-eko istiluak gertatu zirela. 1969ko ekainaren 28 hartan, manifestazio espontaneo eta bortitzak egin zituzten, New Yorkeko Greenwich Village auzoko Stonewall Inn tabernan poliziak eigndako sarekadaren kontra. Maiz adierazten da istilu horiek lehen aldia izan zirela Estatu Batuetako historioan, non LGTBI komunitateak matxinada egin zuen komunitatea Gobernuaren onespenarekin jazartzen zituen sistemaren aurka. Horregatik, LGBTI kolektiboaren eskubideen aldeko mugimendua garaikidearen hazitzat hartzen dira mundu osoan.

Leioako Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Berdindu! Zerbitzuak LGTBI kolektiboko kideei informarzioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzendizkienak aitortza egin nahi die kolektiboak gaur egun dituen eskubideak lortzeko bidean bizia galdu dutenei eta aktibismoari denbora eta izerdia ekaini zizkiotenei . Halaber, ezin da ahanzturan erori aktibistek egin zuten eta egiten diharduten gizarte-eraldaketako lana.

Horrez gain, belaunaldi berriengan ere jarri nahi dugu arreta, oriandik ere lortzeke dauzkagun eskubide askoren alde ari baitira lanean. Azkenik, aipamena egin nahi diegu gure lurraldearen mugetatik kanpo borrokan ari eta kolektiboari eragiten dioten Giza Eskubideen urraketen aurka altxatzen direnei.

Lgtbifobiako azken gertakarien aurrean eta genero-aniztasunaren aurkako ideia politiko jakinen aurrean. Trans kolektiboaren eskubideak aldarrikatu behar ditugu, eta euren bizi-prozesua jarraitzen duten horiek babesteko, legezko esparruak egituratu. Era berean, kolektiboari ikusgarritasuna eman diogu gizartean, eta elkarbizitza, errespetua, aniztasuna eta Giza Eskubideak sustatu behar ditugu.

Gonbita luzatzen diogu Leioako gizarteari denoi eragiten digun prozesu honetan esku hartzeko, kolektiboarentzat horren garrantzitsua den egun hau ospatzeko eta ez ahazteko Berdindu! zerbitzuak egunero diharduela lanean. Izan ere gizarte anitz honetako kide guztioi eragiten digu aferak, eta denoi dagokigu borrokan parte hartzea. Azkenik, deia egin nahi dizuegu gaurko egunari ikusgarritasuna emateko eta gizartea sentsibilizatzekonatolatutako aldarrikapen ekitaldietan parte hartzeko, bai sare sozialen eta komunikabideen bidez, bai kaleetan. Txikia izanik ere, ekintza oro baita garrantzitsua aniztasunaren aldeko borrokan.

Leioako Udalak konpromiso irmoa jakinarazten du berdintasunezko gizarte inklusibo bat, herriko bizitzan pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena, eraikitzen laguntzeko. Horretarako, honako neurri hauek abiarazi ditu:

Herrian LGTBI+ kolektiboaren berdintasunerako konpromisoan aurrera egiteko neurriak:

  • Maiatzaren 17a eta ekainaren 28a oroitzapen-egun egitea.
  • Ekainaren 28a dela-eta, osoko bilkuran edo bozeramaileen batzordean adierazpen instituzionala onartzea.
  • Udaletxeko balkoian eta kultur etxean banderak jartzea.
  • Urteroko sentsibilizazio- prestakuntza-kanpainak egitea.
  • LGTBI+ kolektiboko emakumeak ahalduntzeko hitzaldiak eta taillerrak eskaintzea Leioako Laket Emakumeentzako Jabekuntzarn bidea.
  • Hezkidetza-programa, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasttxeetarako, tratu-berdintasunaren aldeko bizikidetza bultzatzearren.
  • Herriko ikastetxeetan hainbat banku margotzea, LGTBI+ banderaren koloreekin.
  • Udalerriko hainbat eremutan muralak margotzea LGTBI +kolelo eta koloreekin.
  • Udal-langileen prestakuntzan eragitea, batez ere udaltzainen eta gizarte-langileen artean.
  • Ikusgarritasun jarduerak programatzea.
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude