Eraso matxistaren aurkako kontzentrazioa deitu du Suteak

Iragan ostiralean Artatza parkean izandako eraso maxista salatzeko kontzentrazioa deitu du Sutea herriko emakume gazteen talde feministak.

Erasoa adinez txikia den neska gazte batek jasan zuen.

Suteak biharko deitu du elkarretaratzea, arratsaldeko 19:00etan, Avanzadako Bulebarrean.

Hamalau urteko neska gazteak egindako deklarazioaren arabera, bera joan den martxoaren 10ean zegoen lagun batzuekin Leioako Artatza parkean, non gazteak biltzen baitira asteburuetan. Gertaeren ustezko egileakegun hartan ezagutu  zuena– eta beste bi mutilek mugikorra kendu zioten neskari, eta berak jarraitu zien parkeko eremu basotsu batera bere telefonoa berreskuratzeko asmoz. Han, hiruetako batek galtzak jaitsi zizkion eta eraso sexuala egin zion. Neska Gurutzetako ospitalean aurkeztu zen, eta mediku eta auzitegiko talde batek artatu zuen, sexu-erasoetarako protokoloa ireki zutelarik.

Horren ondorioz Ertzaintzak ikerketa bat ireki zuen eta susmagarri bat atxilotu zuen, adingabekoa bera ere. Ertzaintzaren aurrean egindako deklarazioan mutikoak esan zuen harremanak “onartuak” zirela. Hala ere, Adingabeen Fiskaltzaren esku geratu zen mutikoa. Beste bi inplikatu ere identifikatu dira eta deklaratu beharko dute gertatutakoa argitzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.