“Esazu hitz bat”, 2022ko Euskaraldirako abestia

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren edizioa burutuko da. Kaleak beteko dira berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo zaio ariketari. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune.

Hitzez ekiteko garaia helduko baita. Hizkuntza ohiturak astindu eta euskararen erabilera handitzeko helburu duen ariketa soziala egingo da. Bien bitartean, herriz herri osatzen hasi dira Euskaraldia bultzatuko duten batzordeak. Eta egitasmoa iragartzeko abestia aurkeztu dute Euskaraldiaren sustatzaileek.

Xabier Zabalaren musika eta Andoni Egañaren hitzekin sortutako Esazu hitz bat abestiari bost abeslarik jarri diote ahotsa: Andoni Egaña hitzen egileak berak, Zea Mays taldeko kantari Aiora Renteriak, Petti Berako musikariak, Maddalen Arzallus bertsolari eta kantariak eta Ainhoa Larrañaga hernaniar musikari eta aktoreak. Kantuarekin batera bideoklipa aurkeztu dute, eta honez gero sarean entzun eta ikusgai dago kantua eta bideoa.


Euskaraldia 2022ko abestiaren bideoa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.