EH Bilduk EH 2040 Agenda Ekosoziala aurkeztu du Urdaibaiko Ekoetxean. Pello Otxandiano programa zuzendariak eta Mikel Otero legebiltzarkideak eta trantsizio ekologikorako idazkariak aurkeztu dute proposamena.
Hori izan da Urdaibain EH2040 agenda ekosoziala aurkezteko arrazoia, hain zuzen ere. “Agenda honetan jasotzen ditugun hogei eraldaketa-bektoreak dira, gure ustez, gaurtik martxan jarri beharrekoak. Ondoko agenda da, gure ustez, eztabaida politiko eta sozialaren erdigunera ekarri beharrekoa. Etorkizuneko agenda bat, etorkizun desiragarri bat marraztu dezakeena, esperantzari lotzen gaituena; agenda bat euskal proiektu nazionalak bere egin beharrekoa”, adierazi dute EH Bilduren bozeramaileek.
Hogei bektore eraldatzaile proposatzen dituzte, eta uste dute orain erronka bektore hauek politika publikoetara itzultzea dela. Eta horretarako, inoiz ezagutu ez den inteligentzia kolektiboaren aktibazio handiena beharko da, Euskal Herriko gaitasun zientifiko, instituzional eta sozialen aurrekaririk gabeko aktibazioa behar dugu. EH Bildu tresna eraginkorra izaten ahaleginduko da zentzu horretan” adierazi dute.