Euskal pilota: Goma-pilota eta binakako partiduak Sakonetan

Asteburuan euskal pilotaren modalitate ezberdinetako bi partidu jokatuko dira Sakoneta Polikiroldegian.

Larunbatean gizonezkoen goma-pilotaren partidua, senior mailakoa, jokatuko da Juez-Isasi Leioa Hartzak taldeko jokalarien eta Elorrioko Hori hori taldeko jokalarien artean.

Talde leioaztarraren aurtengo denboraldia lehenengoa izango da gizonezkoen goma-pilota modalitatean. Aurreko denboraldian Hartzak taldearen emakumezkoak lehiatu ziren.

Igandean, beste alde batetik, binakako eskupilota partidua jokatuko dute Hartzak Leioaren Inorizak eta Uzelaik Bilboko beste bi jokalariren aurka.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.