“The mountain activity photo contest” mendiko argazki lehiaketa Kultur Leioan ikusgai

CVCEPHOTO nazioarteko mendiko jarduera argazki lehiaketa da, zortzi urtez Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu du. Urtero, CVCEPHOTOk mundu osoko zaletu onenak (profesionalak zein afizionatuak) biltzen ditu argazki diziplina ikusgarri eta eder honetan. Leioan erakutsiko den edizio honetan 60 herrialdetako 266 argazkilariek hartu dute parte, guztira 677 argazki aurkeztuz.

Saritutako 20 argazkien artean, mendiarekin lotutako kirol diziplina desberdinen irudi deigarriez gozatu ahal izango dugu, mendizaletasunetik edo eskaladatik hasita, mendiko bizikleta, parapentea edo slacklinera. Irudi horien artean, lehiaketako argazki irabazleak izango ditugu: Yhabril Moro (Estatu espainiarra), lehen saria; Paul Zizka (Kanada), bigarren saria; José Allende (Estatu espainiarra), hirugarren saria; Sandi Bertoncelj (Eslovenia), BBK-Mendifilm Poster saria; Yhabril Moro (Estate espainiarra) FIFAD Poster saria; eta Ohorezko Aipamenarekin saritutako beste hamabost irudi.

Erakusketa hau euskal mendizaletasunaren historia islatzen duen Mendia gora erakusketarekin batera ikusgai egongo da Kultur Leioaren Erakusketa gelan.


Laburrean

Izenburua  The mountain activity photo contest

Egunak  Otsailaren 10etik martxoaren 3ra

Ordutegia  Astelehenetik ostilarera 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude