Feminismo baserritar herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feministaren inguruko mahai-ingurua

Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko emakumeek feminismo baserritar eta herrikoia, finantza etikoak eta ekonomia feministari buruz solasteko mahai-ingurua antolatu da urriaren 7an, Andrak elkarteak Sabino Arana kaleko 78. zenbakian duen lokalean.

Errealitate eta testuinguru anitzetako emakumeak eseriko dira mahaiaren inguruan “gaur egungo sistema kapitalista patriarkalaren aurrean bultzatzen dituzten alternatiben berri emateko, baita euren bizitza, familia eta gizarteetan sistema horrek duen eragina hausnartzeko ere”, antolatzaileek diotenez.

Nikaragua eta El Salvadorreko elkarte eta kooperatibetako kideak izango dituzte ekitaldian feminismo baserritar eta herrikoiaz mintzatzeko. Identitate baserritar eta herrikoiaren ikuspegi feminista lantzeko mugimendua da hori. Euskal Herritik, finantza etiko eta alternatiboen inguruko esperientziak elkarbanatuko dituzte, ekonomia feministatik bertako eta nazioarteko alternatibak eraikitzeko beharra azpimarratuz.

Gaiak lantzeko Mugarik Gabeko Ekonomialariak GKEko eta Finantzaz Haratago sareko kide den Irati Cifuentes Axpe izango dute gonbidatuta. Eta eztabaida-mahaian, ondorengo adituak izango ditugu: Josefina Roco Sanfilippo (Mundu bat-eko Ekonomia Feminista alorreko kidea); Amaia Carpio Muñoyerro (Etxaldeko kidea); Marlen Haydee Sánchez Calero (Nikaraguako Landa-eremuko Langileen Elkarteko kidea) eta Lola del Carmen Esquivel González (Nikaraguako Gloria Quintanilla Kooperatibako kidea).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude