Gabonetako oporretan familiako kirolari eskainitako bi jardunaldi

Udaleko kirol sailak bi jardunaldi antolatu ditu, Gabonetako oporretan, familiek jolasten eta hainbat kirol praktikatzen goza dezaten. Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an izango da, Sakonetan.

Saio bakoitzak bi txanda izango ditu taldeak murrizteko: bata 11:30etik 12:30era, eta bigarrena 12:30etik 13:30era.

Izena aldez aurretik eman behar da, horretarako formularioa infohazihezkuntza@gmail.com edo uki.idmleioa@leioa.eus helbideetara bidaliz edo 747 435 943 telefonora deituz.

Abenduaren 26ko lehen jardunaldian izena emateko epea abenduaren 15etik 23ra izango da. Egun honetan parte-hartzaileek kartak, saskibaloia, futbola eta eskulanak izango dituzte. Urtarrilaren 2ko saiorako, berriz, abenduaren 24tik 30era izango da izena emateko epea, eta giza futbolinari, saskiei eta ohe elastikoei eskainiko zaie.


Info +

Parte hartzeko formularioa  Abenduan I Urtarrilean

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude