Datorren igandean, urriak 1, Sakoneta kiroldegian gimnastika erritmikoko Bizkaiko txapelketa izango da 11:00etatik aurrera. Guztira 37 gimnastek hartuko dute parte, Leioa, Getxo, Santutxu eta Bermeoko taldeetakoak.
Lehiaketa 11:00etan hasiko da eta 12:30era aldera bukatuko da. Dena den, 9:00etatik aurrera entrenamenduak ikusteko aukera izango dugu.