Gure Eskuren ikurriña Tourreko aurkezpeneko eskenatokira igo da

Gaur Frantziako Tourreko aurkezpena ospatu da Bilbon. Tourreko lehendakari den Christian Prudhommek argazkia atera du Eusko Jaurlaritzako eta Bilboko Udaleko ordezkariekin batera Fan Zonean, Berria egunkariaren gunean.

Arratsaldean zehar ere Euskal Herriak erabaki – Basques decide lelodun ikurrin ugari ikusi ditugu kaleetan zehar eta aurkezpenaren gunean.  Eta aurkezpen ekitaldian Euskal Herriaren aldarria eszenatokiraino heldu da. Izan ere, Neomak taldeko kideek zaleek emandako ikurrina hartu eta Euskal Herriak erabaki leloa lau haizetara zabaldu dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude