Musika-Antzerkia
Kulunka Teatro I Euskal Herria
Garbiñe Insausti abeslari eta aktoreak eta Iñaki Salvador pianista ezagunak bat egingo dute Hegoak izeneko musika-ikuskizuna eskaintzeko. Emozioz betetako bidaia musikatua izango da, eta guztiok ezagutzen ditugun Mikel Laboaren edo Imanolen abestiak joko dituzte; pixkanaka, beste leku batzuetako soinu eta abestietara hurbilduko gaituzte, eta gure egingo dituzte Edith Piaf, Jaques Brell edo Kurt Weill artista handien abestiak.
Hegoak ez da kontzertua soilik, antzerki-proposamena ere bada, Pessoa, Galeano edo Lorcaren testu laburrak biltzen dituena. Horrez gain, autoreei eta beren abestiei lotutako pasadizoak eta istorio laburrak ere gogoraraziko dizkigute.
Horrez gain, Maider Zapiriain biolontxelo-jotzailearen parte-hartze berezia ere izango dugu.
Laburrean
Izenburua HegoakZuzendaritza Garbiñe Insausti
Ahotsa Garbiñe Insausti
Pianoa Iñaki Salvador
Biolontzeloa Maider Zapirain
Ekoizpena Kulunka Teatro
Konponketa musikalak Iñaki Salvador
Iraupena 80′
Hizkuntza Euskaraz, gaztelaniazLekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Eguna Urriaren 21ean
Ordua 20:30ean
Sarrera 12 €