Herrigune JengaLabs izeneko tailerrak jarri ditu martxan

Herrigunek martxan jarri ditu, uztailaren 2tik 6ra bitartean, JengaLabs izeneko laborategi edo tailer irekiak hausnartzeko “Herriguneren inguruan, komunitate osoari on egiten dizkioten proiektuez, nola ikasi elkarrekin edo nola egin elkarrekin lan egiteko udalak eta herritarrok”.

Herriguneren arduradunek “elkarrekin egitea” proposatzen dute horretarako: “ez dago adinik, ezagupenik, esperientzarik… erabilgarriaedo garrantzitsua ez denik. Herrigune Leioa denona den proiektua da eta heldu da proiektua berriro denon artean pentsatzeko unea”.

Tailerrak astelehenetik ostiralera bitartean burutuko dira, goizez 11:00etatik 12:30era Errekaldeko Nagusien Etxean, eta arratsaldez, 18:00etatik 19:30etara, Iturriondo kaleko 10. zenbakiko 2. solairuan dagoen Laboragunean (Leioako Metro Geltokiaren ondoan).

Tailer hauetako batetan parte hartu nahi dutenek Leioa Zabalik webgunean eskegita dagoen orrian eman behar dute izena.


Info 

JengaLabs  http://leioazabalik.leioa.net/eu/jengalabs

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude