Herrigune Leioak ikasturtearen amaiera ospatuko du erakustaldi batekin

Bihar, ekainak 16, osteguna, Herrigune kalera aterako da beste behin, kasu honetan 2021-2022ko ikasturtean egindakoarekin. Erakustaldia Sabino Arana kalean burutuko da 17:00etatik 19:00etara.

Erakusketa honetan, Laborategian egin diren lanak edota egon diren prozesuak ikusteko aukera egongo da, halaber, puntualki eman diren prozesuak, bere protagonisten laguntzarekin, hots, Leioako auzokideak. Esposizio ezberdinak egongo dira ikusgai, esate baterako, eskulanak, landarekin egindako elaborazioak, LiburuLab, udalerriko beste eragilerekin egindako topaketak, hazkuntza taldea…

Horretaz gain, Ekineko talde motorrak ere izango dira erakusketa honetan, herritarrek proposatutako guztion onerako erronketan landutako guztia ezagutzera emateko. Erronka horiek herritarren eta erakundeen artean elkarlanean garatzen ari dira, lankidetza publiko-sozialaren esperientzia berritzaile batean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.