Datorren igandean, maiatzak 7, Ibilaldi osasungarriak ekimenaren azken irteera izango da. Udaleko hainbat sailek (Gizarte Ongizatea, Kirolak eta Sustapen Ekonomikoa eta Turismoa) bultzatutako ekintza da, herritarren artean kirol jarduera moderatua sustatzeko eta udalerriko gune berriak ezagutzeko.
Joan den urritik hona hilean behin egin den jarduerak harrera ona izan du, deialdi bakoitzean ehun bat pertsonak parte hartu baitute.
Datorren igandean azken saioa izango da Hiru Ermiten ibilaldiarekin. Ohi bezala, 11:00etan abiatuko da Bulebarretik.