Kultur Leioa auditoriumeko emanaldien sarrerak itzultzen hasiko da

Kultur Leioa Auditoriumeko txarteldegia berriro irekiko da astelehenean, uztailaren 6an, erosi diren eta, koronabirusaren ondorioz, gozatu ezin izan diren sarrerak itzultzeko.

Itzulketa horiek modu desberdinez egingo dira, egoeraren arabera. Horrela, internet bidez erositakoak zuzenean itzuliko dira ordainketa-pasabidearen bitartez. Bestetik, txarteldegian erosi eta eskudirutan ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta eskudirutan itzuliko dira eta, azkenik, txarteldegian erosi eta datafonoa erabiliz kreditu-txartelaren bidez ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta itzuliko dira, datofonoaren sistema bera erabiliz.

Txarteldegia horretarako irekiko da, modu iraunkorrean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Segurtasun-neurri gisa behar den urruntzea zailtzen duten pilaketak saihesteko, jakinarazten dizuegu programazio berria hasi arte itzuliko direla sarrerak.

Kultura saila lanean dago irailean Kultur Leioaren programazioarekin bueltatzeko, betiere osasun-protokoloak markatzen dituzten egoera berrietara egokituta.

Txarteldegian, errespetatu beharko da urruntzeko eta seinaleztatzeko arauak, aglomerazioak saihestuz eta distantzia errespetatuz. Beharrezkoa da era berean maskara erabiltzea, bai eta txarteldegiko langileak arreta eskaini aurretik eta ondoren gel desinfektatzailea erabiltzea ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude