Kultur Leioak aurreko denboraldian gozatu gabeko sarrerak itzultzen jarraitzen du

Kultur Leioa Auditoriumeko txarteldegiak irekita jarraitzen du erosi diren eta, koronabirusaren ondorioz, gozatu ezin izan diren sarrerak itzultzeko.

Itzulketa horiek honela egiten dira: Internet bidez erositakoak zuzenean itzultzen dira ordainketa-pasabidearen bitartez; txarteldegian erosi eta eskudirutan ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta eskudirutan itzultzen dira; txarteldegian erosi eta datafonoa erabiliz kreditu-txartelaren bidez ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta itzultzen dira, datofonoaren sistema bera erabiliz.

Txarteldegiak horretarako irekita jarraitzen du, modu iraunkorrean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Segurtasun-neurri gisa behar den urruntzea zailtzen duten pilaketak saihesteko, jakinarazten dutenez, programazio berria hasi arte itzuliko direla sarrerak, irailean.

Kultur Leioaren txarteldegian, urruntzeko eta seinaleztatzeko arauak errespetatu behar dira, aglomerazioak saihestuz eta distantzia gordez. Bide batez, maskara erabiltzea beharrezkoa da, eta txarteldegiko langileak arreta eskaini aurretik eta ondoren gel desinfektatzailea ere erabili behar da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude