Lamiako-Txopoeta bizirik :: Proposamen urbanistiko berriaren balorazioa

Lamiako Txopoeta Bizirik elkartetik Leioako Udalak auzoko hirigintza planari buruz egindako azken proposamena aztertu dugu eta ez gaituela konbentzitzen esan behar dugu.

Egoera funtsean ez da aldatzen. Aldaketa hori gauza bera iruditzen zaigu. Diseinua hobetzen du, baina ez proiektuaren mamia. Estetika hobetu egin da, altuerari dagokionez ez da hain harrigarria, eta etxebizitzen kopura murriztu egin da, baina 900 etxebizitza oso handiak dira oraindik.

Etxebizitza horiek 2.500 eta 3.000 pertsona artean handitzen dute inguruko biztanleria, Leioako biztanleria osoaren % 8 edo 10 artean. Gogoratu behar da eremu honetan beste etxebizitza-proiektu batzuk onartuta daudela, duela urte batzuetatik gauzatu gabe, eta bertan ere programatuta dagoela etxebizitza-kopuru handi bat eraikitzea.Ez dugu uste etxebizitza-kopuru hori zonaldearen benetako premiari erantzuten dionik.

Bestalde, ez die erantzun osorik ematen auzoaren beharrei, eta ez die erantzuten bere garaian planteatutako puntuetako bati ere:

  • Metroa ez dago erabat lurperatuta. Lamiako eta Leioako geltokien artean baino ez da gertatzen, eta Leioa eta Areeta arteko aldarrikapen historikoa da. Hau da errealitatea, gainerakoa, hitz politak dira. Ez dago metroa erabat lurperatuko dela bermatzen duen proiektu irmorik.
  • Ez dago ibarraren berreskuratze integralik; aitzitik, hiri-parke handi bihurtuko litzateke, eta ez litzateke berreskuratuko naturagune eta ekologiko gisa. Kontuan izan behar da Nerbioi-Ibaizabal itsasadarrean birnaturalizatu daitekeen inguru bakarra dela, gainerakoa kanalizatuta eta urbanizatuta baitago. Ezin dute dartsenaren berreskurapen integrala planteatu, eraikuntza-enpresek berdeguneak behar baitituzte etxebizitzak egiteko. Ez da ahaztu behar ibilgailu kopuru osoarekin gehitzen den kutsadura.
  • Ez du ekipamendurik zehazten, aparkalekuaz hitz egiten du oro har, baina ezer zehaztu gabe. Gaur egun zerbitzu gutxi dituen auzoa da. Pertsona horiek guztiek, aipatzen dituzten etxebizitza kopuru horiekin, zein anbulatoriotara joango dira? Zein kiroldegi erabiliko dute? Zer igerileku? Gazteleku, ludoteka? Nagusien Etxea? Liburutegia? Ikasketa-gelak? Konzertu-aretoak, antzokiak… Masifikazio hori eta horrek zerbitzu publikoetan dituen ondorioak ez dira aras hutsa auzoarentzat (dagoeneko badugu) Leioako herri osoarentzat ere.

Bizkaiko obra handien garai honetan (Subflubiala, AHT eta abar), erakundeek Lamiakoko eremuaren planteamendu integrala egin dezaketela uste dugu. Enpresa-aukerak sortu ahala proiektuak planteatzen direla iruditzen zaigu.

Bere egoeragatik potentzial handia duen eremua da, baina inbertsio indartsuak ere behar ditu berreskuratzeko eta alderdirik onena ateratzeko, kapital pribaturik behar izan gabe, bere interesei lehentasuna ematen diena, jakina.

Horregatik, auzoaren berroneratzearen planteamendu globala eskatzen diegu erakundeei, herritarren benetako parte-hartzearekin enpresa-borondateen mende egon gabe, eta ez online zuzendutako galdetegi bat.

Gure ustez, proiektua alda daiteke eta auzoaren berroneratze globala egin, aldarrikapen historikoak aintzat hartuta, hala nola metroa erabat lurperatzea eta zerbitzu publikoak hobetzea, masifikazioa alde batera utzita.

Guztiontzako etorkizun hojea izango duen auzo jasangarria, ekologikoa, eraikiz.

Horretarako, manifestaziora etortzera animate zaituztegu, apirilaren 22an izango da, 12:00etan. Sopladorretik piruliraino joango gara. Zuen zai gaude”. Ezina ekinez egina.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude