Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Gaurko argazkian, Mendibiletik egina, ez Txomin Aresti Ikastetexea, ez Musika Eskola, ezta Luis Bilbao Libano kalea ez zeudela eraikita edota ez zela orduko hartan antzeman daiteke. Hor urruti ikusten dena antzineko Kooperatiba (enplegatu eta langile katolikoena zen bere izen osoa) da, kolore zurikoa, San José auzoaren ondoan. Argazkia 1980 urte baino pixka bat beranduagokoa da. Eta erraz asko somatu daitekeenez, Leioako erdialdeak egun zerikusi gutxi dauka orduko horrekin. Ez izateagatik, ez zegoen ere Mendibile auzoa bera, ezta parkea, ezta Mendibil osteko etxeak, etab.
Hauxe 2017 urteko azken argazkia da, urtea ahalik ondoen agurtu dezazuela eta 2018 urte zoriontsua opa eginez. Urte berri on guztioi!