2022ko abenduaren 11n, Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolatutako XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka burutuko da Leioan.
Janari, artisau-produktu eta landareen erakusketa eta salmentarako postu bat eskatu nahi dutenek, baita txosna bat jarri nahi dutenek ere, dagokion eskaera bete behako dute.
Eskabideak aurkeztu ahal izango dira Egoitza elektronikoaren bidez edo Kultur Leioan (astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik 20:00etara) beheko solairuan dagoen Informazio Zerbitzuan.
Izen emateko epea azaroaren 18an bukatuko da, arratsaldeko 20:00etan.
Laburrean
Ekitaldia Leioako XXXIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka
Eskabideak aurkezteko lekuak Egoitza elektronikoa I Izapideen katalogoa I Kultura I Feria agrícola y ganadera de Leioa: solicitud de participación (erderaz baino ezin da egin eskaera) I Kultur Leioan Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara I Jose Ramón Aketxe Plaza 11 I Beheko solairua Harrera – Informazio Zerbitzua
Info +
Telefonoz 94 607 25 70
e-postaz infokultur@leioa.eus