Leioako Udalak eta Merkatarien Elkarteak “elkartasun desfilea” antolatu dute

Leioako Udalak eta Leioako Merkatarien Elkarteak elkartasun desfilea antolatu dute Artatza jauregian; bertan herriko hogeita hamar bat saltokik eta zerbitzuk euren eskaintzaren berri emango dute. Abenduaren 11n izango da desfilea, asteazkenean, 20:00etan.

Desfilea tokiko eta zerbitzuetako merkataritza herritarrei erakutsi eta hurbiltzearen aldeko apustua da. Bertan, atxikitako establezimenduetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza ezagutuko dugu. Desfileaz gain, antolatzaileek oraindik zehaztu ez dumerkataritza eta tokiko zerbitzuen sektorea sustatzeko beste ekintza batzuekin osatuko da ekimen hau.

Leihoa.info-k jakin ahal izan duenez, ekimenean bilduko den dirua Cáritas Diocesanari emango zaio.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude