Marea Urdinak mobilizazioak antolatu ditu langileentzako hitzarmen duinak lortzeko asmoz

Gaur eta bihar burutuko dira mobilizazioak

Dibertsitate funtzionalaren sektorean diharduten Gaude, Gorabide, Madres Mercedarias, Aspace eta Argia Fundazioko langileek osatutako Marea Urdina deiturikoa greban dago, eta gaur eta biharko mobilizazio ezberdinak antolatu dituzte lan-hitzarmen duin bat eskatzeko helburuarekin.

Horregatik, gaur manifestazioa egin dute Moyua Plazan eguerdiko 12:00etan; Gaudek Bilboko udaletxetik abiatuta, Gorabidek EITBtik, Madres Mercedarias-ek EDEtik, eta Aspacek Julio Urkijo kaletik.

Bihar, maiatzak 9, grebagaz jarraituko dute eta Bilboko Itsas Museoaren kanpoaldean kontzentrazioa antolatu dute goizeko 10:00etarako, ekintza batzuen bidez jasaten dituzten lan-baldintza ezegonkorrak salatzeko asmoagaz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude