Memoria berreskuratu eta Bizkaian izan diren borrokak aldarrikatu dituzte Bilbon

Bizkaia Hari Gorria dinamikak deituta, hainbat ekitaldi izan dira Bilbon memoria bultzatu eta herrialdean azken hamarkadetan izan diren borrokak ospatu eta aldarrikatzeko.

Egun osoko egitaraua antolatua zuen larunbat honetarako Bizkaia Hari Gorria dinamikak, frankistak Bilbon sartu zireneko 85. urteurrenaren harira. 1937ko ekainaren 18an, irabazteko aukera gutxi zeudela jakin arren, milaka gudari eta milizianok borroka nekaezina egin zuten faxisten aurka.

Borroka hura eta azken hamarkadetan Bizkaian izan diren beste batzuk –Bandasko Greba, Lemoiz, Euskalduna, Basauriko Hamaikak…– ospatu eta aldarrikatzea zuen helburu gaurko antolatutako egitarauak.

Hala, goizean oroimen ibilbide bat egin dute, Erriberatik hasita. Areatzako Plazan memoria gunea ezarri dute, eta bertan memoriaren lanketa ezberdinak eta memoriaren material ezberdinak sorkuntzarekin uztartu dituzte hainbat artistaren emanaldiekin.

Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin dute, Areatzan hasi eta bukatuta. Ez da mobilizazio arrunta izan eta ospakizun giroa eman nahi izan diote.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.