Murga sailburuari bilera eskaru dio EH Bilduk

Oso kezkatuta azaldu da EH Bildu Covid-19aren hedapenaren azken egunetako bilakaera ikusita. Nekane Murga sailburuak egindako adierazpenek ezkerreko talde subiranistaren ezinegona areagotu baino ez du egin, pandemiaren bigarren olatuaren aurrean egon gaitezkeela esan baitu. EH Bilduk lehen eskutik izan nahi du pandemiaren bilakaeraren inguruko informazioa. Informazio osoa izateko eta egoera honen aurrean hartu beharreko balizko neurriak ezagutzeko helburuarekin, bilera eskatu dio EH Bilduk Murga sailburuari.

Ezker subiranistak gogoratu nahi izan “du duela aste batzuk neurri sorta bat proposatu ziola Eusko Jaurlaritzari. Pandemiaren egungo egoerari eta laster izan daitekeenari erantzuteko Osasun Sailak hartuko dituen neurriak zeintzuk diren jakin nahi du EH Bilduk.“

Bestalde, osasun sistema publikoko lehen arreta zerbitzua bizitzen ari den egoerarekin oso kezkatua dago EH Bildu. Azken asteetan behin baino gehiagotan salatu dute Osakidetzako lehen arretako profesionalak baliabide urriak dituztela, eta horrek eragin zuzena daukala eskaintzen duten zerbitzuan. Gainera, “uda garai honetan oraindik eta larriagoa da bizi duten egoera, EH Bilduren esanetan. “Oporraldia dela eta, eta planifikazio txarraren ondorioz, ordezkapenik ez dago eta uda garaian oraindik eta nabarmenagoak dira ezartzen ari diren murrizketen ondorioak. Pandemiari aurre lehen lerroan dauden profesionalez ari gara. Lehen arretako profesionalak dira gure osasun sistemako lehen kontentzio lerroa. Baina murrizketen ondorioz, gaindituta ikusten dituzte beren buruak.”

Horrekin guztiarekin batera, aztarnarien, kontseilu sanitarioaren eta osasun publikoko zerbitzuen egoera zein den lehen eskutik ezagutu nahi du EH Bilduk Murga sailburuarekin eskatutako bileran. “Horregatik guztiarengatik, eta datozen asteetan ospitaleetako plantetan zein adinekoen zaintzarako eremuetan aurki genezakeen balizko egoerei aurrea hartzeko, funtzeskoa ikusten du EH Bilduk elkarrekin eseritzeko aukera izatea.“

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude