Ondizetik Altzaga ikastolako aparkelurako errepidea itxita ostegun goizean

Ondiz auzotik Altzaga ikastolako aparkalekura doan errepidea itxita egongo dela ostegun goizean (abenduak9) iragarri du udalak.

Arrazoia, erortzeko arriskua duen zuhaitz bat moztu ahal izateko probestuko dela trafiko etenaldi hori.

Hori dela eta, ez dira gutxi kexatu direnak sare sozialetan adieraziz zuhaitzak ondo mantentzeko kimatu behar direla eta, horrekin batera, zuhaitzaren ondoan dagoen etxea (Zabalatarrek Ondizen duten jatorrizko etxea) dela jausteko zorian dagoena, batez ere, teilatua oso egoera txarrean baitago.

Bide batez, etxea bera, herrian geratzen den ondare arkitektoniko apurretako bat delakoan, berreskuratu beharko litzatekeela ere adierazi dute zenbaitek.

Gogoratu behar da Ondizen txaletak egitea aurreikusten duela 2003an behin-betiko onartutako Herri Antolamendu Plan Orokorrak, eta horren ondorioz, Zabalatarren etxea gero eta egoera txarragoan egon dadila uzten joan da, mantenimendu egokioaren faltan.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.