Bihar, irailak 2, hasiko dira Ondizko Jaiak. Irailaren 2an hasi eta 3an, 4an, 8an, 9an eta 11n ere izango dira ospakizunak.
Hauxe da egun guzti horietarako Jai Batzordeak prestatutako egitaraua:
Ondizko Jaiak
Egitaraua
Irailak 2, Ostirala
18:00 Txupinazoa eta haur-ekintzak
20:00 Txistorrada
23:30 Erromeria Urrats taldearekin I Mozorro lehiaketa
Irailak 3, Larunbata
18:00 Haur-ekintzak puzgarriekin
22:00 Kontzertua Runaway, Bon Jovi taldeari gorazarre eginez eta Gran Perro taldea
00:30 Disko-erromeria Galker taldearekin
IRAILAK 4, Igandea
11:00 Txistularien kalejira
18:00 Haur-ekintzak
19:00 LX. Bizkaiko aurresku txapelketa eta Ondizko XIII. emakumezkoen aurresku txapelketa
Irailak 8, Osteguna (Andra Mari)
11:00 Txistularien kalejira
12:00 Meza eta ohorezko aurreskua
13:00 Nagusientzako luntxa
Irailak 9, Ostirala (Andra Maritxu)
11:00 Txistularien kalejira
12:00 Meza eta ohorezko aurresku
Irailak 11, Igandea (errepikapena)
08:00 LIV. bizkaitar erara makailao txapelketa: Lursailen zozketa
10:00 Txistularien kalejira
13:30. Makailo kazolen aurkezpena
16:00 Igel-toka txapelketa eta kuartan txapelketa
18:00 Makailao txapelketaren sari banaketa. Erromeria Lorratz taldearekin
22:00 Jaien amaiera