SOS Kurkudi
Gaur apirilak 22, Lurraren Munduko Eguna ospatzen dugu. Gustura ospatzen dugu, baina Lurraren defentsa eguneroko lana dela uste dugu.
Efemeride horiek Lurrak arreta behar duela gogorarazteko balio behar digute, eta horregatik animatu behar gaituzte mundu guztiak gertu duen lur-zatia zain dezan.
Gure auzoa, gure herria.
Gure kasuan, Leioan, Lurra zaintzeak Kurkudi mendi babestua defendatzea esan nahi du, gure hezeguneen berroneratzea defendatzea eta asfaltoz eta hormigoiz lurzoru naturalaren okupazioa gelditzea.
Halaber, lurzoru naturaleko azalera handiak txikitzen dituen hirigintza salatzea esan nahi du, lurzorua artifizialtzen duen hirigintza, ibaiak desnaturalizatzen dituen hirigintza…
Ibilgailuen erabilera haztea eragiten duen hirigintza, dena errepidez betetzen duena…
Udalek erantzukizun handia dute horretan guztian; horregatik, udal hauteskundeak hurbiltzen ari diren honetan, une egokia litzateke politikarien proposamenetan pentsatzeko. Une egokia “postureoa” eta ingurumenarekiko benetako konpromisoa bereizteko.
Ospatu dezagun Lurraren Eguna urteko egun guztietan, hurbilen dugun eta, gure kasuan, Leioa deitzen den lur zati horren defentsarekin konprometituz.
Stop asfaltoa eta hormigoia.