Sare herritarrak eta Bilboko konpartsek elkarlanean manifestazioa antolatu dute Bilboko Aste Nagusian, “etxera bidea gertu” lelopean. Deialdia abuztuaren 26an, ostiralean, izango da.
“Tamalez, oraindik mobilizazio hau deitu beharrean gaude, oraindik presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko pauso asko eman behar direlako” adierazi dute.
Mobilizazioaren antolatzaileek onartu dute azken bi urteetan, batez ere, “pauso garrantzitsuak” eman direla “salbuespenezko neurriak amaitzeko bidean”. Hala ere, gogoratu dutenez, ez da lortu” neurri guztiak” bertan behera uztea. “Atzean utzi ditugun arren lehen gradua, isolamendua eta urrutien dauden kartzelak, oraindik 58 preso daude Espainiako eta Frantziako kartzeletan, eta hori da azpimarratu nahi dugun lehen eskaera: denak Euskal Herrian egon beharko lukete, hori baita senide eta lagunen sufrikarioarekin amaitzeko pausorik garrantzitsuena”.
Bestalde, gogoratu dute asko direla “baldintza guztiak bete arren, baimenak eta 3. graduak ukatzen zaizkienak. Bide horretan, “dagokien ibilbidea oztoporik gabe eta eskaera gehiagoturik gabe emateko” eskatu dute, “egun indarrean den legedia betez”.
Bide batez, “legez kanpo dauden eskaerak alde batera utzi eta gainontzeko presoei ezartzen zaizkien baldintzak eskatzea” aldarrikatu dute. Baita ere, “pixkanaka, iheslari eta deportatuen kasuak konpontzeko”.
Aldarrikapen horiek helburu, datorren asteko ostiralean, hilaren 26an, 13:00etan Plaza Ekiptikotik abiuatuko den manifestaziora bertaratzeko deia egin dute Bilboko konpartsek eta Sare herritarrak.