Torresolon emakumeen gorputzak zentsuratzen direla gaitzetsi dute gazte feministek

Herriko gazte feministek protesta ekintza bat burutu dute Pinosoloko igerilekuetan. Horren bidez, udal igerileku horietan “emakumeon gorputzak zentsuratuak direla” salatu nahi izan du Sutea gazte feministen taldeak.

leihoa.info-ra bidalitako oharrean diotenez, “bainu-jantziaren goiko partea kentzeko eskubidea deuseztatzen du” igerilekuotako araudiak. Araudi horren 64. artikuluan zehaztutakoaren arabera “los baños de sol no podrán realizarse ni desnudos ni (en) top-less”.

Gazte feministek diotenez “jakin badakigu top-lessa emakumeoi bakarrik dagokigula eta ondorioz ezin garela titi bistan ibili”. Hala ere, “gureak diren gorputzak zentsuratu eta askatasuna bermatzen ez duten araudi hauek kentzea”, hots, “genero zentsura dakarten arau sexista ororen ezabatzea”.

Horren ondorioz, “araudian aldaketa gauzatu arte borrokan jarraituko dutela” adierazten dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude