Travellin’ Brothers taldeak European Blues Challange 2015 lehiaketa irabazi zuen Bruselan (Europako musika-bandarik onena) eta hemezortzi urte, hamar disko eta mila kontzertutik gora eman ditu. Europako blues-talderik errespetatuenetakoa da. 15 herrialdetan zehar egindako biren ondoren, eta Txinara lehenbizikoz joan ondoren, beren hamargarren disko berria aurkeztuko dute: “Coming Home”. Mikel Azpirozek nahastu eta masterizatu du Mamusik Studion (Donostian), eta Mikel Azpirozek, Alain Sanchok eta Aitor Cañibok ekoitzi dute.
“Coming Home” mundutik badoan pertsona bati buruzko metafora da; izan ere, pertsona hori pozik eta bakean doa, kontzientzia lasai dauka gauzak ahalik eta hoberen egin dituelako, eta bere ingurukoak lagundu eta maite izan dituelako.
Travellin’ Brothers-en taldekideek uste dute haien arrastoa eta izaera nahiko argi geratu dela, beti lortzen saiatzen diren erroaren eta berrikuntzaren arteko oreka, taldearen ADNean hain adierazgarria dena. Bluesetik hasten dira beti bidaia, baina ez dute arazorik, ezta mugarik ere sustrai amerikarreko edozein musikara gerturatzeko.
Laburrean
Kontzertua Travellin’ Brothers
Taldekideak Jon Careaga (ahotsa), Aitor Cañibano (gitarra), Eneko Cañibano (baxua), Isi Redondo (perkusioa), Alain Sancho (saxoa), Mikel Azpiroz (pianoa), Ines Goñi (koruak), Noa Egiguren (koruak).
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Egunak Irailaren 23an (ostirala) eta 24an (larunbata)
Ordua 20:30ean
Sarrera 12 €