Udal Musika Eskolan eta Kontserbatorioan izena emateko epea zabalik dago

Zabalik dago Leioako Udal Musika Eskolan eta Kontserbatorioan izena emateko epea. 6 urtetik gorako ikasleek ekainaren 30a baino lehen eman ahal izango dute izena Iparragirre hiribideko 76. zenbakian dagoen eraikinean, 10:00etatik 18:00etara.

Leioako Kontserbatorio eta Musika Eskolak hainbat espezialitate eta zerbitzu eskaintzen ditu: 18 espezialitate instrumental, musika-hastapenak, maila desberdinetako bandak eta orkestrak, abesbatza desberdinak adinaren arabera, helduentzako tailerrak, musikoterapia, musika eta mugimendua (6 urte).


Info + 

Informazioa pdf-en  Info

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude