Udalak 4.400 euro bideratu ditu jarduera osasungarriak diruz laguntzeko

Udalerrian osasuna sustatzeko diru-laguntza deialdira aurkeztutako lau eskabideak onartu dira. Guztira, 4.400 euro bideratuko dira hurrengo elkarteen proiektuetarako: Arnasa Bizkaia, AHIDA Bizkaiko arreta, Gaude eta Asebier elkartea.

Bizkaiko fibrosi kistikoaren Elkartea den Arnasa Bizkaiak  “Leioan Fibrosi Kistikoa duten pertsonei eta haien familiei laguntza integrala emateko” aurkeztutako programari.

AHIDA, Bizkaiko arreta- eta hiperaktibitate-arazoak dituzten pertsonen elkarteak, “AGHA duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lagunduz” programa gauzatzeko dirulaguntza jasoko du.

Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gaude elkartea, bere aldetik, “Biziki: zahartze aktibo eta osasungarriaren alde” proiektua garatzeko dirulaguntza eman du Udalak.

Azkenik, EAEko Gaixotasun Arraroen Elkartea den Asebier-i “Osasuna sustatzeko ekintzak” izeneko proiektuari eman dio dirulaguntza.

Deialdiaren helburua da zahartze aktiboa sustatzen duten eta/edo anomalia genetikoak, garapenaren nahasmendu orokorrak edo gaixotasun arraroak izateagatik bereziki ahulak diren kolektiboekin lan egiten duten elkarteei laguntzea.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude