Udalak elkarretaratzea deitu du bihar eraso sexista berri bat gaitzesteko

Leioako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, uztailak 8, arratsaldeko 18:30ean Bulebarrean, emakume batek bere bikotekidearen eskutik Leioan goizaldean jasandako erasoa gaitzesteko.

Udalak gogorarazten du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Udalak eta Leioako gizarte osoak “Leioan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunari aurre egin behar diogu” adierazi du. Leioako Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekimen guztiekin ere bat egin du.

Hala ere, alkateak ez du deitu Bozeramaileen Batzordearen bilerarik eraso sexista honen gaineko errefusatze instituzionala adierazteko. Gauza bera gertatu zen aurretik bi emakumeren aurka izandako beste eraso sexista gertatu zenean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude