Datorren asteko asteazkenean, hilaren 19an, hasiko dira EH Bildu Leioak antolatu dituen udal Jardunaldiak. Jardunaldiok, lau egunetan zehar burutuko dira, urriaren 19an, 20an, 27an eta 29an.
Lau egunotako bakoitzean gai bat jorratuko da. Lehen egunean, urriaren 19an, Zaintzaren herria egongo da mintzagai arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hizlariak Porfirio Fernández, psiquiatra eta kirol egokituaren federazioko kidea; Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea; eta Izaskun Duke, Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea.
Hurrengo egunean, urriaren 20an, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Guztiontzako herria hartuko da hizpide. Parte hartzaileak Aitor Esturo, irisgarritasun teknikaria; Raúl Mendez, Bizkaiko Batzar Nagusietako kidea, garraioan espezializatua; eta Amancay Villalba, Gasteizko zinegotzia izango dira.
Hurrengo astean, urriaren 27an, ostegunean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Etxebizitza Leioan izango da hizlarien gaia. Lehen hizlaria Unai Fernández de Betoño izango da, arkitektoa eta euskal parlamentaria bera. Ondoren, Karlos Renedo, Arkitektoa eta Hiritik at kooperatibakidea, izango da hizlaria.
Azkenik, urriaren 29an (larunbata), 11:30etik aurrera, Ingurugiroaren zaintza izango da hizpide, Ibone Ametzaga UPV/EHUko zientzialariak, Goiener, energiaren kooperatibista Ander Olazabalagak eta Kimetz Munitxa ingurumen-teknikariak hitz egingo dutelarik.
Urriaren 19, 20 eta 27an jardunaldiak Leioa Kulturaleko 4. solairuko Pleno Aretoan izango dira. Azken eguneko jardunaldia, urriaren 29an, Errekalde plazako adinekoen etxean izango da.