Beietz! taldearen bigarren diskoa da Askatu aingura. Beietz! 2018an Arbizun (Nafarroan) sortutako taldea da. Zazpikoteak ilusio handiz jaso du bere buruari ezarritako erronka: Euskal Herriko toki guztiak zeltik-parrandaz bete.
Bibolin, txirula eta trikitixak sortutako melodia zelta itsaskor eta biziek osatzen dute Beietz!-en bizkar hezurra. Horri rock, punk, ska edo folka gehituz dator Beietz!-en zeltik-parranda.
Beietz!-eko kideak Skalariak (Peio eta Hiart) eta The Trikiteens (Josetxo) taldeetatik datoz.
Hitzetan, poesia iradokitzaileak, leun bezain zorrotzak, gure munduari begiratzen diotenak, eta sarritan bi aldiz irakurri beharrekoak.
Beietz taldea honako hauek osatzen dute: Hiart Leitza, ahotsa; Mikel Goikuria biolina; Maider Jaca, whistle a; Ainhoa Quintana, akordeoia; Oihan Mendinueta, gitarra; Martin Larraza, baxua; Ritxi Areta, bateria.
Laburrean
Egilea Beietz!
Diskoetxea Autoekoizpena
Zenbatekoa 10,00 € (CD)
Formatea CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea. 2022
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Batera (3:08)
2. Askatu aingura (3:19)
3. Libre! (2:52)
4. Leiho hegian (4:18)
5. Kale gorrian (3:29)
6. Zure bila (3:39)
7. Hotz beltza (3:24)
9. Udazkena (3:31)