Zer berri? :: “Esan gabekoak”, Guda Dantzaren disko berria

Orain arte esan ez dituzten guztien bilduma da Esan gabekoak, hitzekin inoiz izango ez dituzten elkarrizketak kantetan gordeak. Pertsona bati zerbait esan nahi zenionean CD edo kasete baten kanta zerrenda bat grabatzen zenuenean bezala. Kasu honetan, Guda Dantzaren kontzeptua hori da, baina desberdintasun batekin, hau ez da disko bat.

Esan gabeko lehen gauza: Guda Dantzaren kasuan, disko (CD) fisikoak zentzu guztia galdu du, musikazale erromantikoak diren heinean, euskarri fisikoaren xarma onartzen duten arren.

Ideia honen haritik tiraka, CD baten forma duen lan fisiko bat argitaratu dute, baina ez da disko bat. Euskarri horren bitartez, abesti bakoitzak QR kode bat eskaintzen du. QR kode bakoitzarekin kantaren inguruko dokumental labur bat aurkitu daiteke, eduki esklusiboarekin: estudio edo lokaleko irudiak, prozesu osoaren erakusketa, taldekideei elkarrizketak…

Behin betikotasunez, honekin inoiz esaten ez duten, edo erakusten ez duten guztia azaleratzeko prest daude.


Laburrean

Egilea  Guda Dantza

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia Copyright

Abestiak

1. Pizten doa (3:52)
2. Nekaturik (3:28)
3. Hiroshima (4:09)
4. Zazpi bala (3:03)
5. Nora noa? (4:08)


Guda dantzaren Esan Gabekoak diskoaren kanta guztiak entzuteko

Guda Dantzaren Esan Gabekoak diskoaren Pizten doa bideoklipa

Guda Dantzaren Esan Gabekoak diskoaren Nekaturik kantaren bideoklipa

Guda Dantzaren Esan Gabekoak diskoaren Zazpi Bala kantaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude