Zer berri? :: “Helmuga”, Habi taldearen diskoa

Lehen diskoaren argitaratzetik lau urte pasa diren honetan, estudioko laugarren lana aurkezten du Habi taldeak: Helmuga. Lau kantuz osaturiko EP bat da: musikari buruz mintzo den eta musikari berari omenaldi bat egin asmo dion lan bat. Estilo askotarikoak nahasi dituzte lau abestietan, orain arte urratutako ibilbidean ikasitako gauza guztiak horietako bakoitzean islatuz.

Hain justu ere, “Gardena” aurrerapen abestia da horren guztiaren erakusle. EP osoak bezala, musikari buruz hitz egiten du: haien bizitzetan egin duen bideaz eta musika talde bat sortzeak izan ohi duen argi ilunaz. Diotenez, horrelako proiektu bat aurrera eramate hutsa zaila izan ohi da, eta, horregatik, haien inguruan dauden musikariak eta musika bera omendu nahi izan dituzte. Horretarako, erritmo dantzagarri eta melodia jostariak erabili dituzte, bi kideko talde bat izanagatik ere zaleen buruak eta gorputz askotarikoak mugiarazteko nahiko baliabide dituztela erakutsiz.

2018ko azaroan sortu zen Habi, Yeray Gascon eta Jon Ander Artola musikari eta gerora taldekideen bideak gurutzatu zirenean. Geroztik, bi disko eta single bikoitz bat argitaratu dituzte; azken hori Etxekalte taldeko lagunekin batera. Guztiak Elkar estudioan grabatu dituzte, Victor Sanchez teknikari eta ingeniariaren gidaritzapean.


Laburrean

Izenburua  Helmuga

Egilea Habi

Diskoetxea  Elkar Musika

Zenbatekoa  15,00 €

Formatua  Biniloa / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright


Helmuga diskoaren bideoklipa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.