Hiri Galduak Zumarraga-Urretxuko taldeak 2023an 3 kanta berri grabatu ditu Gaztain estudioetan, Eñaut Gaztañagaren laguntzaz, taldearen izen bereko Hiri Galduak EP-a, taldera Iñaki Beruete kitarra jolea gehitu delarik.
Hiri Galduak-ek 2017ko irailean grabatu zuen bere lehen diskoa, zortzi kanta zituen Paitititi izeneko diskoa. 2018ko urrian Live At Txondorra (bertsio akustikoa) grabatu zuten, bertan Hiri galduetan eta Zer da benetako zoriona? kanten bertsio akustikoak ezagutarazi zituztelarik.
Urte bereko abenduaren 1ean Zumarragako Zelai Aristi Aretoan, Mikel Laboari egindako omenaldian zuzenean hildako kantariaren Lilurarik ez kantaren bertsioa jo zuten, orduko hartan Patxi Carrasco Leize taldeko kitarra lagun eduki zutelarik.
Ertzak diska izan zen taldearen hurrengo ekoizpena, 2019 urtean zehar sortua. Diskoan Uxue Kerejetaren (Nola esan kantan) eta Peio Gorrotxategiren (Zirrara kantan organoak) kolaborazioak eduki zituen taldeak. Diska Aieka Estudioetan grabatu zuten Peio Gorrotxategi teknikariarekin. Nahasketa eta Masterra, berriz, Wheel Sound Stufioetan Txosse Ruiz-en laguntzaz egina izan zen.
Egileak Hiri Galduak
Zenbatekoa 3,00 €
Formatua EP digitala
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2023
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Harakiri (03:13)
2. Gorroto banauzu (04:41)
3. Iluntasuna (02:40)